domingo, 17 de julio de 2011

Euskadiko apoarmatu autoktonoak

Gure lurraldean autoktono edo bertakotzat ditugun bi espezie bizi dira:
Apoarmatu istilzalea (Emys orbicularis), gaztelaniaz “galápago europeo”, 20 cm-rainoko oskola duen ur gezatako dordoka iluna. Portugaletik Kaukasorainoko distribuzio eremua du, Euskadin populazio bakarra ezagutzen delarik Bolueko hezegunean (Getxo, Bizkaia).  Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan Kaltebera bezala sailkatuta dago.
Emys orbicularis, Bolueko hezegunean.
Apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa) , gaztelaniaz “galápago leproso”, aurrekoa baino tamaina haundiagokoa izan daiteke eta oliba kolorekoa da. Mundu mailan Iberiar Peninsulan eta Afrikako iparraldeko eta Frantziako hegoaldeko zatitxo batzuetan baino ez da aurkitzen. Euskadin populazio gutzi batzuk ezagutzen dira Bizkaia eta Araban. Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan Kaltebera bezala sailkatuta dago.
Mauremys leprosa, Salburuako hezegunean.

Zaharrek kontatu digutenez, dordokak hedatuago zeuden gure lurraldean iraganean baina inguruneak sufritu dituen aldaketa bortitzen ondorioz populazio gehienak desagertu egingo ziren. Azkenaldian ugaritu diren apoarmatu arrotzek ez diete onurarik ekarri gure dordokei. Hortaz, oso garrantzitsua da geratzen direnak babestea.
Honelako dordokarik topatu ezkero, jarri gurekin kontaktuan edo basozainei deitu mesedez. Guztion artean bakarrik lortuko dugu gure animaliak eta ingurunea mantentzea.

viernes, 10 de junio de 2011

Actividades en la Aste Berdea de Getxo

Con motivo del Día Mundial del Medio Ambiente, Getxo celebra esta semana la Aste Berdea. Entre las actividades programadas se incluyen dos ofrecidas por nosotros:
Sábado 11: Visita guiada por La Galea
Visita guiada por el paseo entre el arenal de Azkorri a Aixerrota, recorriendo los acantilados de la Galea, para conocer de manos de Xabi la biodiversidad de este ecosistema.
Hora: 10:00.
Punto de encuentro: Parking de Azkorri.
Domingo 12: Anillamiento de aves
Conoce y participa en el anillamiento científico de aves que realizamos con los anilladores expertos Sergio y Begoña del grupo Txepetxa en el humedal de Bolue.
Hora: a partir de las 9:30.
Punto de encuentro: Casa de bombas del humedal de Bolue.

jueves, 5 de mayo de 2011

Dordoka edo apoarmatu arrotzak: maskota inbaditzaileak

Denek ikusiko zenituzten ur dordoka berde txikiak animalia dendetan salgai; batek baino gehiagok etxean eduki ere izan dituzue seguruaski. Hauetako asko oraindik txikiak direlarik hil egiten dira, beste zenbait ordea hazten jarraitzen dute urteak eta urteak biziz. Zoritxarrez, jendea azkenean aspertu ohi da eta intentzio onak eta ezjakintasunak bultzatuta, maskota izandako hauek hezeguneetan askatu, hau da, abandonatu egiten ditu. Horrela, egun apoarmatu arrotza munduko animalia inbaditzailerik kaltegarrienetarikoa bihurtu da.
80 eta 90.eko hamarkadetan Floridako dordoka (Trachemys scripta elegans) izenekoaren erosketa asko hedatu zen eta baita ingurune naturaletan hainbat animaliaren abandonatzea ere. Ekosistemetan eragiten dituzten kalteez ohartuta (ikusi beherago), 1997an Europar Batasunean azpi-espezie honen inportazioa debekatu zen. Neurri hau erabat urria agertu da, izan ere apoarmatu arrotzen salmentak maskota bezala gora egin baitu azken urteotan, azpi-espezie eta espezie berriak (Trachemys scripta scripta, Graptemys pseudogeographica, Pseudemys sp., etab) merkaturatu direlarik. Eraberean, kontzientziazio lanak egin eta egiten diren arren, oraindik ere jendeak beren apoarmatuak hezegune naturaletan abandonatzen jarraitzen du; ondorioz espezie ezberdinetako aleak aurki daitezke inguruan.
Trachemys scripta elegans, Bolueko hezegunean.

Apoarmatu arrotzek sortzen dituzten kalte larrienak: jatun haundiak dira, dieta zabalekoak, anfibio, ornogabe, ornodun txiki hala nola landareei eraginez; gainera, bertako apoarmatu mehatxatuei lehia zuzena egiten diete elikadura eta eguzkia hartzeko zein habia egiteko lekurik hoberenak kenduz; bestetik, arazo sanitarioak ere badaude Salmonella bezalako patogeno arriskutsuen eramaile baitira.
Hau guztia dela eta, zer egin jada gehiago ardura hartu nahi ez dugun gure apoarmatuekin? inola ere ez naturan aske utzi, baizik eta zure hurbileko basa animalien birgaitze zentrora eraman:
-Bizkaian: Gorlizko zentrora, 94 677 4852 / 94 446 52 97 (Base Gorria)
-Araban: Martiodako zentrora, 945 18 16 16 
-Gipuzkoan: “Arrano Etxea” Donostiako zentrora 943 21 05 84 / 943 00 04 20 (Basozaintza zerbitzua)