"Recogen 500 galápagos exóticos en una década en el pantano de Bolue"
Bajo este título, el periodista Txema Izagirre ha publicado un artículo en El Correo donde habla de nuestra labor extrayendo galápagos exóticos del humedal getxotarra. Podéis consultar la versión digital aquí.
jueves, 21 de julio de 2011
domingo, 17 de julio de 2011
Euskadiko apoarmatu autoktonoak
Gure lurraldean autoktono edo bertakotzat ditugun bi espezie bizi dira:
Apoarmatu istilzalea (Emys orbicularis), gaztelaniaz “galápago europeo”, 20 cm-rainoko oskola duen ur gezatako dordoka iluna. Portugaletik Kaukasorainoko distribuzio eremua du, Euskadin populazio bakarra ezagutzen delarik Bolueko hezegunean (Getxo, Bizkaia). Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan Kaltebera bezala sailkatuta dago.
Emys orbicularis, Bolueko hezegunean.
Apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa) , gaztelaniaz “galápago leproso”, aurrekoa baino tamaina haundiagokoa izan daiteke eta oliba kolorekoa da. Mundu mailan Iberiar Peninsulan eta Afrikako iparraldeko eta Frantziako hegoaldeko zatitxo batzuetan baino ez da aurkitzen. Euskadin populazio gutzi batzuk ezagutzen dira Bizkaia eta Araban. Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan Kaltebera bezala sailkatuta dago.
Mauremys leprosa, Salburuako hezegunean.
Zaharrek kontatu digutenez, dordokak hedatuago zeuden gure lurraldean iraganean baina inguruneak sufritu dituen aldaketa bortitzen ondorioz populazio gehienak desagertu egingo ziren. Azkenaldian ugaritu diren apoarmatu arrotzek ez diete onurarik ekarri gure dordokei. Hortaz, oso garrantzitsua da geratzen direnak babestea.
Honelako dordokarik topatu ezkero, jarri gurekin kontaktuan edo basozainei deitu mesedez. Guztion artean bakarrik lortuko dugu gure animaliak eta ingurunea mantentzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)