Gaur, otsailak 2, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta “SOS
Galapagos” proiektuaren sorlekua izan zen Bolueko hezeguneari buruz hitzegingo
dizuegu.
Gobela eta Larrañazubi ibaien elkargunean kokatua, Getxo eta Berangoko
udaletako lurretan hedatzen da. Bi ibaiak, itsasoaren mailan ia, Fadurako (padura)
lautadan zehar zabaltzen ziren, urpean hartu eta Ibaizabaleko estuariora arteko
zingira sortuz. Eremurik zabalena Areetako gaur egungo hirigunean zegoen eta
Avanzada-ko haitzak banatzen zuen Abrako badiatik. Lur hauek drainatu, ibaia bideratu
eta lehortu egin zituzten eta Lamiako inguruan, ibai-aho berria egin zuten,
Udondoaren parean.
Vista aérea del humedal de Bolue durante los años 50.
Geroago, 50. hamarkadako hasieran udalak presa bat eta bonba-etxea eraiki
zituen Getxoko horniketarako ur-gordailu bihurtuz. Inguruen urbanizatze bortitzak
90. hamarkadara arte iraun zuen. Ondorioz, egungo Bolue, 10 hektarea inguruko
azalera daukana, Fadurako hezegune hondarren lekukoa baino ez da, eta itsas
mareen eraginik ez duenez iada, ur gezaz beteta gelditu da.
Aspecto del humedal de Bolue en 2010.
Urtegi zaharra ibarretik zetorren hareaz eta lohiz bete ahala, landaredia
bertan finkatzen hasi zen lezkadi eder bat eratuz, Euskadiko
garrantzitsuenetakoa gainera. Urteetan jasandako ingurunearen eraldaketa
izugarri honek gaur egungo Bolueko hezeguneak autoerregulazio ahalmena galtzea
eragin du, hau dela eta, bioaniztasunaren babesleku den leku honen iraupena
bermatzearren mantentze lanak egitea beharrezkoa da. Honen inguruan informazio
sakonagoa nahi izanez gero, sakatu hemen.