sábado, 2 de febrero de 2013

Bolueko hezegunearen historia apur bat



Gaur, otsailak 2, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta “SOS Galapagos” proiektuaren sorlekua izan zen Bolueko hezeguneari buruz hitzegingo dizuegu.

Gobela eta Larrañazubi ibaien elkargunean kokatua, Getxo eta Berangoko udaletako lurretan hedatzen da. Bi ibaiak, itsasoaren mailan ia, Fadurako (padura) lautadan zehar zabaltzen ziren, urpean hartu eta Ibaizabaleko estuariora arteko zingira sortuz. Eremurik zabalena Areetako gaur egungo hirigunean zegoen eta Avanzada-ko haitzak banatzen zuen Abrako badiatik. Lur hauek drainatu, ibaia bideratu eta lehortu egin zituzten eta Lamiako inguruan, ibai-aho berria egin zuten, Udondoaren parean.

Vista aérea del humedal de Bolue durante los años 50.


Geroago, 50. hamarkadako hasieran udalak presa bat eta bonba-etxea eraiki zituen Getxoko horniketarako ur-gordailu bihurtuz. Inguruen urbanizatze bortitzak 90. hamarkadara arte iraun zuen. Ondorioz, egungo Bolue, 10 hektarea inguruko azalera daukana, Fadurako hezegune hondarren lekukoa baino ez da, eta itsas mareen eraginik ez duenez iada, ur gezaz beteta gelditu da.

Aspecto del humedal de Bolue en 2010.

Urtegi zaharra ibarretik zetorren hareaz eta lohiz bete ahala, landaredia bertan finkatzen hasi zen lezkadi eder bat eratuz, Euskadiko garrantzitsuenetakoa gainera. Urteetan jasandako ingurunearen eraldaketa izugarri honek gaur egungo Bolueko hezeguneak autoerregulazio ahalmena galtzea eragin du, hau dela eta, bioaniztasunaren babesleku den leku honen iraupena bermatzearren mantentze lanak egitea beharrezkoa da. Honen inguruan informazio sakonagoa nahi izanez gero, sakatu hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario